Bidaldi bateko tiketak erabiltzeaz gainera, Bizkaiko garraio publikoetan hainbat beharrizanetara egokitutako garraio-txartelak erabiliz ere bidaiatu daiteke.

Bizkaira egun gutxi batzuk igarotzera bazatoz, baliteke Bilbao Bizkaia Card zuretzat egokia izatea. Txartel turistiko horri esker, garraio publiko gehienak mugarik gabe erabili daitezke, 24, 48 edo 72 orduko epean, eta abantaila gehiago ere baditu. http://www.bilbaobizkaiacard.com/

Epe luzeagorako edo hamar pertsonara arteko taldeetan bidaiatzeko, Barik txartela duzu, zeina Bizkaiko garraiobide publiko guztietan onartzen baita. https://www.ctb.eus/eu/ohiko-galderak-0