«Bizkaitik Mugitu» garraio publikoa erabiliz egin daitezkeen ibilbideak kalkulatzeko sistema bat da. Bizkaiko lurralde guztian planifikatzen ditu ibilbideak, eta, horretarako, lurraldeko garraiobide nagusien lineak eta ordutegiak konbinatzen ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du «Bizkaitik Mugitu», garraio publikoa hobeto ezagutu eta erabiltzeko, eta lurralde historikoan egiten diren joan-etorriak modu praktikoan, erosoan eta ingurumena errespetatuz egin daitezen.